Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Haririk gabeko sarea

Asteburu honetan ekarri dizkigute ordenagailuak, eta haririk gabeko sarea ipini dugu etxean, Wi-fi delakoa. Beraz, Mirenen eta nire ordenagailuak lotuta daude, eta biok erabiltzen dugu orain Internet, router bakarra baliatuta. Lagun batek egin digu lan guztia: ordenagailu zaharreko informazioa txukun-txukun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Koipe

Gaur Alvaro Gonzalez de Galdeano txirrindulari ohiari entzun diot Radio Euskadin. Javier Vizcaínorekin hitz egiten ari zen, bizikleta utzi ondorengo bizimoduaz. Pello Ruiz Cabestanyren kastakoa da Alvado, komunikatzaile ona, eta ez da harritzekoa Campagnolo etxeak fitxatu izana saltzaile lanak egiteko. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

From Milwaukee

Jon Larrañaga mondagoetarra da eta 23 urte ditu. Enpresa ikasketak egin berritan ESTEn, Donostian, aste honetan bertan, asteartean, hegazkina hartu eta Milwaukee-ra joan zen, han urtebete egingo du-eta ikasten, Marquette Unibertsitatean. Iritsi bezain laster blog bat sortu zuen, From Milwaukee, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Blogarion beldurrak

Hemen nabil ni, egunero mezuren bat idazten blog honetan, baina inork irakurtzen ote du? Merezi du ahaleginak? Horrelako galderak normalak dira blogarion artean, eta atzo Igor Leturiak hausnarketa polita egin zuen horren inguruan bere blogean, kontuan hartuta euskal blogosfera. Ahal … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Pello Zabala

Urtarrilaren 1az gero Pello Zabalak utzi egin ditu eguraldi kontuak Euskadi Irratian. Pena hartzen dut, urte hauetan gauza asko ikasi baititut eguraldiaren gainean, eta denak Pellori esker. Ikasi ere, ikasi ditut modu patxadatsuan, berari dagokion moduan, eta euskara ederrean. Atzo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 11 iruzkin

TinyURL

Aurreko batean aipatu nituen lau programa, aldatu dutenak nire lan egiteko modua. Geroago, baina, konturatu naiz Gari Araolazak esaten zidala erantzun batean TinyURL ere horien artean sartzeko. Eta arrazoi du, zeren programa hori erabili baitut inoiz baino gehiago 2004an, baina, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Gore-tex

Banuen Gore-tex enpresaren berri, 1984an irakurri nuenetik AEBetako 100 enpresa onenen artean zegoela, bertan lana egiteko. Orain, berriz, Fast Company aldizkariak AEBetako enpresa berritzaileentzat hautatu du. Hori dela eta, aldizkariak artikulu interesgarri bat dakar, eta hor aztertzen du enpresaren historia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Bertsolari

Harreman berezia dut bertsolaritzarekin. Ez dut bertso zaletasunik, eta ez dut horretaz ulertzen. Hala ere, liburu dezente irakurri ditut bertsolarien gainean, baina prosaz idatziak. Halaber, esku artean erortzen zaidanean Bertsolari aldizkaria, gustura irakurtzen dut. Beronen azken alean elkarrizketa egiten zaie … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Putaxio

Sasoi batean ba omen zen Bermeo aldean morroi bat xelebre samarra, eta zeritzan Iñaxio. Baina nola ohitura zuen putetxez putetxe ibiltzeko, denek deitzen zioten Putaxio. Bermeon ez ezik, Arrasaten ere putaxio asko zebilen garai batean, batez ere gu baino mutil … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Explorer

Luistxok arrazoia du: Internet Explorer erabat zaharkituta dago, Mac OS 9.0 sistemarekin dabilena behintzat, bai. Nik horrelako nabigatzaile bat erabili dut 2000. urtean iMac bat erosi nuenetik. Orain dela gutxi arte oso ondo ibili naiz Explorer-ekin, baina azken urtean arazoak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina