Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Etxeko-balkoitik

.flickr-photo { border: solid 2px #000000; }.flickr-yourcomment { }.flickr-frame { text-align: left; padding: 3px; }.flickr-caption { font-size: 0.8em; margin-top: 0px; } Etxeko-balkoitik , originally uploaded by Joxe . Elurra dela-eta, gaur etxean geratu naiz. Fakultatean ere, ez dago eskolarik. Giroa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Dick Turpin

Atzo arratsaldean, lo kuluska bat egitekotan nintzela kafe garaian, ezusteko galanta: Dick Turpin agertu zitzaidan txirrina joka. Orain pare bat urte ezagutu nuen Dick, berak ere Sustatun idazten baitzuen, batez ere teknologia kontuak. Kanpoan elur pikorta ari zuen, eta guk … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Ezkur urte, elur urte

Ez dakit aurten ezkur urtea izan den, baina badirudi elurra sendo izango dugula, iragarpenak betetzen badira, behintzat. Atzo, EtnoMet-EtnoAroa bloga irakurriaz batera, esaldi hori etorri zitzaidan gogora, izenburukoa, zerrendan agertzen ez zelako, beharbada. Bidenabar, Bloglines albiste biltzailearen bidez harrapatzen dut … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Anne Franken egunkaria

Joan den asteko egun batean erosi, eta atzo bertan hasi naiz irakurtzen Anne Franken egunkaria. Euskarazko itzulpena Josu Zabaletak egin du, eta Erein argitaletxeak kaleratu. Aspaldi nuen liburu hori irakurtzeko gogoa, are eta aspaldiago ikusia bainuen berorren gaineko filma. Konstatazio … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Atxagarekin pasieran

Gaur Bernardo Atxagaren liburu bat grabatu dut gure iPod txikian, Hitz beste eginez, garai batean Atxagak Herri Irratian egindako irratsaio sorta laburra, eta Pamiela argitaletxeak argitaratua Phonogauzak bilduman. Eta horrela irten naiz paseatzera, Atxagaren konpainian. Lehendik ere entzuna nuen disko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Martin

Ostiral ilunabarrak jai giroan igarotzen ditugu etxean, eta Miren ohi baino beranduago joaten da ohera, aprobetxaturik larunbatean ez duela eskolarik. Behin baino gehiagotan, pizza edo horrelako plater bereziren bat prestatzen dugu, eta telebistaren aurrean jan, Bertatik Bertara eta Martin telesaila … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Liburua, otsailerako

Azken orduko zuzenketak egin, azala erabaki, eta azalarekin batera joango diren testuak osatuta, nire liburua —Medikuak esan dit minbizia dudala— prest dago, eta datorren astelehenean moldiztegira joango da. Atzo iluntzean Xabier Mendiguren Elizegik deitu zidan, editoreak, eta esan zidan liburua … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Sagua

Sagua erosi dut, ordenagailu eramangarrian erabiltzeko. Logitech Pilot markakoa da, alboetan botoi bana du, eta erdian gurpil txiki bat. Alegia, PCetan erabiltzen diren horietako bat. Atzo gauean probatu nuen, eta oso ondo dabil. Beharbada zuetariko norbaitek galde lezake nolatan erosi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Euskara ona

Argia astekariak elkarrizketa egin dio azken alean Ibon Sarasola hizkuntzalariari, eta hor Ibonek hitz egiten du euskararen inguruan, eta batik bat euskararen kalitateaz. Horrela definitzen du euskara ona: Euskara ona da betiko ildoari jarraitzen diona. Guk ezin dugu hitz egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

ETAren ordua

Zerbait egosten ari da hor atzean. Edo hori ematen du, azken gertakariak ikusita. Eta, aspaldiko partez, ondo ikusten dut Batasuna. Ez naiz sartuko epaitzera egin duena egin ote duen sokabilurra lepoaren bueltan sentitzen zuelako, edo bere kabuz. Ez dut uste … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina