Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Kale-marrazkiak, 3D eran

Ikusgarria, benetan, Leon Keer artista herberehetarraren kale-marrazkiak, goiko hau bezalakoa, Venlo herrian egina, Herbeheretan, eta oinarrituta Pac-Man jokoan, berau oso ezaguna 80. hamarkadan. Aurretik hormirudiak egiten zituen hainbat multinazionalentzat, hala nola Coca-Cola, Schweppes, Heineken, Red Bull, Reef, Evian, Royal Club, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Darwinen bidaia ordaindu bakoa

Hogeita bi urte zituela, Charles Darwin ikasleak gutun bat jaso zuen, eta bertan esaten zitzaion Fitz-Roy kapitaina prest zegoela bere gela gazte naturalista batekin partekatzeko, Beagle ontzian munduan barrena egin behar zuen bidaia batean, hori bai, ordain saririk jaso barik. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Zoroen pare, bizikletan

Trailerrak gezurrik ez badio, Line Of Sight izan behar da film ikusgarria, bertan ikusten baita mundu osoko mezulari bizikletadunak zelan dabiltzan hirian, zoroen pare. Hamar urtez, Lucas Brunelle grabatzen ibili da horrelako lasterketa zoroak. Gozatu pantaila osoan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Hazizurrien kontra, Skype

Oraintsu jakin dut “paperas” hazizurriak esaten dela euskaraz, gaixotasunak habia egin duenean gurean. Egun hauetan Elorrion gazte piloa dago etxean, “listu-guruinen hantura” zaintzen, tartean gure Miren. Gurean bi ondorio ekarri dituzte hazizurriek, gaixoa osatu bitartean. Lehena, higiene protokolo bat bete … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Pozik iPad berriarekin

Hiru bat urte itxaron ditut, ikusteko ea beste enpresa bat gai ote zen Applen tabletaren parean jartzeko, bai prestazioetan, eta baita prezioan. Ez da horrelakorik gertatu, eta iPad bat erosi dut, Eroskiren eskaintza bat aprobetxatuta, aukera eskaintzen baitu tableta 12 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Bart Bijnens eta tokiko prentsa Flandrian

Egun hauetan Bart Bijnens kazetari flandestarra Euskal Herrian da, gaur parte hartuko du-eta Tokikom jardunaldian. Bertan, Het Belang Van Limburg tokiko egunkari arrakastatsuaren online eta offline esperientziaren berri emango du. Atzo gure fakultatean izan zen, eta elkarrizketa interesgarria izan genuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Twitter eta ikertzaileak

@goioaranaTwitter irakasten irakasle talde bati #twitterikasten twitter.com/joxearanzabal/… — Joxe Aranzabal (@joxearanzabal) June 12, 2012 Egun hauetan ikastaro bat ematen ari gara fakultatean, gure ikertzaileak has daitezen tuiteatzen beldur barik. Hori dela-eta, han eta hemen begiratu dugu irakasleek eta ikertzaileek zelan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Bloga, praktiketako egunkari

Aurten lehen aldiz, eskatu diegu MUko Komunikazioko ikasleei, praktiketan dabiltzanei, blog bat sortzeko, bertan idatz dezaten eguneroko bat praktiken inguruan. Hiru ikasleren tutore naizen aldetik, ikasle horien blogak irakurtzea tokatu zait, bertan noiz edo behin iruzkinak eginda. Batzuetan ikasleak kexatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Minbizia duen lagunari

Atzo iluntzean telefono dei bat izan nuen, espero eta nahi ez duzun horietakoa. Asko maite dudan lagun bat zen. “Zer moduz?” galdetu nion nik, alai. Eta berak: “Zuri bezala, niri ere medikuak esan dit minbizia dudala”. Ahotsaren tonua ohi baino … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eneko Bidegain, Eskualduna eta I. Mundu Gerra

Atzo egun berezia izan genuen Mondragon Unibertsitateko Komunikazio gunean, gure lankide batek, Eneko Bidegain, bere doktore tesia defenditu zuen-eta Paueko Unibertsitatearen Baionako campusean: “Lehen Gerla Mundiala Eskualduna astekarian”. Hori zela-eta, zazpi lankide joan ginen Baionara, eta egun ahaztezina igaro genuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1