Atzo egun gogoangarria izan zen familian, Jon eta Zanna iloben ezkontza ospatu genuen-eta. Elorrion izan zen, Alkartu sozietateko lorategian. Hantxe elkartu ginen ezkonberrien senitartekoak eta lagunak, eta hantxe ospatu genuen ezkontza, berez Jon eta Zanna orain hilabete eta erdi ezkondu baitziren, hor nonbait, Elorrioko udaletxean.
Eguraldi ona, mahai bat, mahai zapia, bi ikurrin —gurea eta Brasilgoa—, lore sorta bat, atrila, mapa bat (Matto Grossokoa, Zanna hangoa baita) eta maitasunezko hitz batzuk, Begok esanda, nahikoa izan ziren ekitaldia hunkigarria egiteko. Ondorengo bazkaria ere primerakoa izan zen, Balen Irazolak prestatua, berak bakarrik dakien moduan. Argazki gehiago, Flickr-en. Zorionak, bikote!