Gure alaba saskibaloian jokatzen hasi da, eta horrek aldaketa bat baino gehiago ekarriko du gure bizimoduan:
Alabak zortzi urte bete arte beti erabili izan du jarleku berezi bat, baina handia denez, traba baino ez zion egiten azken jarlekuak, eta horregatik erregalatu genion lagun baten semetxoari.
Orain, berriz, astero ibili beharko da batetik bestera, batzuetan gure autoan, baina noiz edo behin taldeko beste norbaitenean. Eta gurasoetan inork nahi ez duenez isunik jaso ume bat aulki gabe eramatearren, saskibaloi taldeko neskatila guztiek erosi behar dute aulki bana.
Beraz, larunbatero bizkar zorroa bizkarrean eta aulkitxoa esku batean irtengo dira etxetik gure saskibaloi jokalariak.
Erantzun bat Aulkitxo bat erosi dut bidalketan