Elkar argitaletxeak bilduma bat du, Eta Zer? izenekoa, zoragarria nire ustez. Etxean zazpi ale baditugu, baina gehiago ere uste dut badirela. Guri behintzat, izugarri gustatzen zaizkigu liburu hauek, zortzi urtetik gorako neska-mutikoentzat eginak. Liburu bakoitzean jorratzen da arlo bat, problematikoa izan daitekeena zenbait haurrentzat: gizentasuna, erremerrea, betaurrekoak, langabeziaâ¦, beti ere alde positibotik jorratu ere. Istorioak politak dira, eta lasaigarriak oso, arazo horiek dituzten haurrentzat.
Hona hemen orain arte kaleratutako zenbait izenburu:
Idatzi ere, primerako idazleek idatzi dituzte: Anjel Lertxundik, Andoni Egañak eta Arantxa Iturbek, besteak beste. Opari polita izan daiteke Gabonetarako. A, eta artikulu honen izenburua, oraindik idatzi gabeko liburu bati dagokio, eta baliteke inoiz ez idaztea.