Sautrela ikusten ari ginen, Euskal Telebistan. Halako batean, Joxemari Iturralde hasi zen azaltzen beretzat heriotza zela helmuga bat, nola jaiotza den hasiera. Eta berari gustatuko litzaiokeela hiltzea bat-batean, âorain bizirik nago, eta hurrengo minutuan, hildaâ.
âNiri ere horrela gustatuko litzaidake hiltzea, bat-batean eta min barik, esan zuen Mirenek. Eta ni, harrituta, uste bainuen bederatzi urteko alabak ez ziola arretarik ipini Iturraldek esandakoari. Inoiz ez dakizu.
Alabari beharbada zeruaren kolore berdea gustatuko zaio; Unai Elorriagak esan zuen gisan.