Geek euskaldun bat

Gari Araolaza lagun eibartarrak bloga estreinatu du, Teknosexua. Anjel Lertxundik idatzitako zutabe batek akuilatuta aukeratu zuen blogaren izena. Eta zutabe hartan aipatzen zen iPoden iragarkietako estetika erabili du bloga janzteko, baina bere silueta erabilita horretarako. Efektua oso polita da.

Gari ingeniaria da, eta abila oso teknika kontuetan, edo beste modu batean esanda, geek euskaldun bat. Baina ez pentsa Garik teknikaz bakarrik dakienik, ez horixe; gure egunotako Leonardo bat da, eta sekulako kazetaritza sena du. Gozoa da, gainera, eta izugarri iaioa giza harremanetan.

Garik gauza asko erakutsi digu blogintzaren gainean, eta ikusi duenean bere ikasleok hasi garela blogak lantzen, orduan, eta orduan bakarrik, eraiki du berea. Zorionak!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Geek euskaldun bat bidalketan

  1. egilea: Gari

    Jopelas Joxe… Hainbeste koiperekin gorri gorri jarri naiz. Mila esker. 🙂

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude