Oraindik ez gara joan Irulegira, bertan ikustera iaz zorioneko egin gintuen esku hura eta berau agertu zen herriska. Urtebete pasatu da zorioneko eskua agertu zenetik, baina gu, kieto.
Hala ere, larunbatean Teknopolis saioak, zeinak laster 25 urte beteko dituen, erreportaje bikaina eskaini zigun Aranzadi Zientzia Elkartea Irulegin egiten ari den lanaren inguruan. Berau ikusita, datorren urtean egingo dugun bisita askoz ere emankorra izango da, ziur nago.
Zuek ere, ahal baduzue ikusi erreportajea, oso ondo eginda dago-eta.