Atzo Santxibiri lasterketa jokatu zen Elorrion, urtearen hondarrean antolatzen den 5 kilometrokoa. Jende ona etortzen da inguruetatik, baina Bego emaztea eta Miren alaba abiatu ziren patxadan, lasterketa euren martxan egiteko asmoz, “lasterketa popularrak” gogoan.
Arientza baserriaren ondoko aldapan, hantxe zegoen zain Ane Bernas bere argazki-kamerarekin, paraje ezinago ederrean. Eta neska biak iritsi zirenean, klik, Udalatx mendiaren hiru tontorrak atzean, zerua bizi-bizi.