Agur Facebook

Bai, badakit nire Facebook kontua behin betiko ezabatuta ere, oraindik Whatsapp erabiltzen dudala, berau ere Facebook-ena. Eta badakit Facebook ez ezik, Googlek, Amazonek, Applek, Twitterrek eta beste batzuek ere saltzen dutela nire gaineko informazioa. Hala ere, nonbaitetik hasi behar-eta, erabaki dut nire Facebook kontua ezabatzea, berau ikusi dudalako lotsabakoen gure informazioarekin edozer egiten.

Adibide bat? Facebook-Cambridge Analytica eskandalua, non Facebook-ek milioika erabiltzaileren datuak saldu baitzituen, besteak negozioa egin zezan informazio hori AEBetako alderdi errepublikanoari saltzen

Egia esan, Facebook batez ere erabili dut beste lan batzuk jakinarazteko: euskaratutako azpidatziak, Faroan idatzitako artikuluak, eta noiz edo behin, egindako bidaien berri emateko. Alde horretatik, ez dut larregi galduko.

Aurrera begira

Inork nahi izango balu niri jarraitu, blog honetantxe aurkituko nau. Baita (oraingoz bada ere) Twitterren, @joxearanzabal izenarekin.

Gero, gerokoak.

Kategoria: Facebook Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Agur Facebook bidalketan

  1. Pingback: BOST MINUTUKO IKASTAROA: Ber- eta bir- / Joxe Aranzabal / Mediku on eta euskaldunak gara | Eskolaegunezegun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude