Casas Viejasko sarraskia

Etxean baneukan liburu bat Iruñean erositakoa, Katakrak liburudendan, Viaje a la aldea del crimen, Ramón J. Sender idazlearena, albotik pasatzen nintzen guztietan deika-edo egiten zidana. Halako batean, orain hiru aste, hartu eta irakurtzen hasi nintzen. Irakurtzen hasi, eta amaitu bitartean ezin utzi.

Ramón J. Senderri liburu dezente irakurri izan dizkiot, batez ere gaztaroan: La tesis de Nancy, La llave, Crónica del alba, La aventura equinoccial de Lope de Aguirre, El bandido adolescente… Hala ere, miretsita geratu naiz beste behin, zein ondo idazten duen.

Hunkitu egin nau liburuak, ikusita kronistak zelako bidegabekeriak kontatzen dituen, 1933an Errepublikaren izenean eginak Casas Viejas izeneko herriskan, Cadiz probintzian, zergatik-eta bertako jornalero gosetiak matxinatu zirelako bizimodu hobearen bila. Liburu honetan Sender ez da mugatzen ikusitakoa eta entzundakoa kontatzera. Haserre dago, eta Errepublika egiten du erantzule nagusi, batez ere Azaña.

Urte parrasta igaro dira sarraskitik, baina kronikak ez du bat ere aktualitaterik galdu. Ahal baduzue, irakurri.

Kategoria: Literatura Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude