Primerako teklatua iPaderako

Egia esan, orain arte oso gutxi erabili dut iPada idazteko. Erosi nuenean Ulysses aplikazioa Macintosherako, orduan ere erosi nuen aplikazio bera iPaderako. Ordenagailuan dezente erabili dut, baina iPadean, oso-oso gutxi. Eta arrazoietako bat uste dut izan dela teklatu falta: luze idazteko ez naiz konpondu teklatu birtualarekin. Bestea, etxean Mac eder bat daukadala, eta hantxe egiten dudala lanik gehiena.

Atzo, berriz, idazle profesional bati irakurri nion berak dena idazten duela iPad Pro batean, haririk gabeko teklatu batekin. Orduan gogoratu nintzen nik ere baneukala horrelako teklatu bat, orain pare bat urte erretiratu nuena. Kaxatik atera, pilak aldatu, eta lotu egin nuen, bluetooth bidez, nire aspaldiko iPadarekin. Uste baino errazago, Youtuben ikusitako pare bat bideori esker.

Behin ekipo biak prest —iPada eta teklatu haririk gabekoa—, hasi nintzen tekleatzen, atsegin handiz, teklatu hau oso ona delako. Aurrerantzean uste dut dezente erabiliko dudala iPada idazteko, eta dena teklatu fisikoari esker.

Kategoria: Idazkuntza Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude