Joan den apirilean, Under Sandet filma euskaratu berritan, ondoko mezu hau idatzi nuen Google+ gunean. Lau hilabete geroago, pentsatu dut blog honetan hobeto egongo dela.
Goizalde Landabaso kazetariaren artikulu gogoangarri hau gogoan, “Erdu, amante”, esaldi hori erabili dut Under Sandet filmean. Goizaldek horrela zioen aipatu artikuluan: “Umetan, bera txikia zela entzundako berbak esaten zizkigun (amak): “erdu, amante”. Hitz soil bi ondo iltzatuta daramatzadanak. Samurtasun ikaragarria sortzen zait entzuten dudanero. Beti itzultzen gara zentimetro gutxi genuen sasoira. Iloba gazteenarekin hasi da ama bere haurtzaroko berbak ekartzen. «Erdu, amante», esaten dio iloba txikiari guri esaten zigun legez. Duela egun gutxi batzuk, baina, «ven, cariño» entzun nion. Harritu nintzen. Amak kontatu zidan umearekin jolasten ari zela parkean beste amama bat hurbildu zitzaiola zerabiltzan berba horiek «euskara txarra» zirela esanez. (…) Orain filma euskaraz dago, Goizalderen amak egindako ekarpen eta guzti.
Pingback: Euskara hobetzen: non eta nola . | eskolaegunezegun
Ez nuen sekulan expresio hori entzun, baina zoragarria iduritzen zait. Erdu, amante.