Zergatik aupatu duten Trump

Askotan pentsatu izan dut zelan demontre iritsi den Donald Trump bezalako pertsona harro, ezjakina eta nazkagarria AEBetako presidente izatera. Dudarik ez, jende askok eman diolako botoa, estatubatuar gehienak ez izan arren. Eta zerk bultzatu ditu gizaki horiek halako demagogo bat aukeratzera?

Argia aldizkariaren azken alea gainbegiratzen ari nintzela, Itxaro Borda idazlearen zutabe batean aurkitu dut esplikazio posible bat. Zutabeak Trumpetak du izenburua, eta horrela dio niri interesatzen zaidan paragrafoak:

Gutariko bakoitza, edozein dela aitzakia, sistemaren biktima sentitzen den honetan, boterearen hegalpean, bestearekiko mendeku harreman sadiko bezain masokista batean urtzen doa: auzoari eragin minak biziarazten gaitu eta maite dugu hori.

Arrazoi bat baino gehiago egongo dira esplikatzeko zerk bultzatu dituen botoemaile estarubatuar asko eta asko Trump hautatzera, baina uste dut Itxaro Bordak dionetik dezente dagoela. Alegia, sistemaren biktima sentitzen garenean, poz hartzen dugu beste batzuk puteatuta, gutxiengoak eta diferenteak batez ere.

Kategoria: Politika Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude