Hamahiru urte geroago

Fatima-Joxe

Fatima Aranzabal eta Joxe Aranzabal neba-arrebak, Esteñibar baserrian, Elorrion.

Atzoko egunez, orain hamahiru urte, hezur-muineko transplantea egin zidaten Valdecillako Ospitalean, Santanderren. Urtebe eginda kimioterapiarekin, transplantea zen azken tratamentua Linfoma folikularra gainditzeko, horixe aurkitu baitzidaten urtebete lehenago, irailaren 11n.

Zorte itzela izan nuen, zeren etxean bertan aurkitu bainuen emalea hezur-muninaren transplantea egiteko: Fatima arreba gazteena.

Transplante hark bi ondorio izan zituen nagusi: batetik, sendotu egin zuen ordura arteko tratamentuaren eragina; bestetik, aldatu egin zidan odol mota. Transplantea egin aurretik, A+ zen nire odola. Handik irtendakoan, ostera, 0-, Fatimaren odol-mota berbera.

Atzo, beste askotan bezala, Esteñibar baserrian elkartu ginen, Elorrion, hantxe bizi baita Fatima, eta, argazki hau atera ondoren, kanpoan afaldu genuen, Fred gure lagunarekin batera, eta, ondoren, Musikaire jaialdira jaitsi ginen, Quimi Portet abeslari katalanari entzutera. Jaialdi ederra, urteurren pozgarri baterako.

Gaixoaldiaren berri Sustatu agerkarian eman nuen, 18 ataletan. Inork nahiko balu hura irakurri, azken ataletik irits daiteke gainerako guztietara.

Kategoria: Minbizia Etiketak , , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude