Idoia Larrañaga, Donejakue bidean

27842785341_ca20c8fd7b_o

Idoia Larrañaga Najeran, Donejakue bidean egindako lagun korear batekin.

Urtebete eta erdi pasatxo tratamenduan ibili ondoren bularreko minbiziari aurre egiteko, indartsu sentitu zenean, Idoia Larrañaga elorriarrak erabaki zuen Donejakue bidea egingo zuela, bakarrik joanda.

Esan eta egin. Hilabetez-edo prestaketak eginda, ekainaren 18an abiatu zen Orreagatik. Dagoeneko astebete egin du, laurden bat, eta aldi horretan denetik tokatu zaio: euri-zaparradak, bero kiskalgarriak, aldapak, lauak, taldean ibiltzea, bakarka…

Hala ere, indartsu iritsi da Santo Domingo de la Calzadara, Errioxan. Hantxe izan ginen atzo, eta ikusi genuen Idoia sendo eta zindo dagoela, pozik orain arteko esperientziarekin. Bere azken asmoa da Santiago de Compostelara iristea santuaren egunean bertan. Seguru gaude lortuko duela, eta sekula ez duela ahantziko bidean bizitzen ari den esperientzia.

Flickr-en album bat sortu dugu, Idoia Larrañaga Donejakue bidean, bertan erakusteko Idoiak bere bidean izango dituen esperientziak.

Kategoria: Lagunak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude