Minbizia desmitifikatzen

Cancer

Bere azken liburuan, Zu, Anjel Lertxundi aurrez aurre mintzatzen zaio minbiziari, hikaz, ahalik eta tratamendu baxuena emanda, apurtu nahi du-eta minbizi hitzari urteen poderioz eman zaion aura beldurgarria.

“Hi eta ni, aurrez aurre. Nire begiokin ikusi nahi haut hire gorotzetan”. Horrela hasten zaio hitz egiten 109. orrialdean. Eta aurrerago: “Desmitifikatu egin nahi haut, hire izen madarikatuari oihartzun apokaliptikorik eman gabe mintzatu nahi diat hitaz. Minbizia haiz, parasito totala, naturak eman duen akainik alferrena”.

Liburua irakurri ahala, ondorengo izen eta adjektibo azpimarratu nituen, egileak minbiziari eskainiak:

  • Putakumea.
  • Sator madarikatua.
  • Sasikume handi sekulakoa.
  • Bitxo.
  • Zerri apote nazkagarria.
  • Piztia.
  • Parasito totala.
  • Akainik alferrena.
  • Koldar putakume hori.
  • Zerri horrek.
  • Madarikatu horrek.
  • Hiltzailea.
  • Kriminal anker sadikoa.
  • Zomorroa.

Gaur denez Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Eguna, beude izen eta adjektibo horiek Anjel Lertxundik gaixotasuna desmitifikatzeko egin duen ekarpen seinalatu gisa.

Kategoria: Minbizia Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Minbizia desmitifikatzen-ri

  1. egilea: Iban

    Bihar aterako dugu PUNTUA aldizkarian borroka gainditu dutenen hainbat elkarrizketa. Gaur, labean dago “Puntua”; bihar, kalean. Azala ere akainik alferrenarekin lotuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude