Albaolan, bigarrenez

IMG_20150507_171555

Atzo arratsaldean lagun talde bat Pasaia San Pedron elkartu ginen, bertan hitzordua genuen-eta, ikusteko zelan doan Albaola proiektua, eta, zehatzago, zelan hazten ari den San Juan galeoiaren erreplika, zeina 1563an hondoratu baitzen Labradorren, Kanadan, Red Bayko ur hotzetan.

Bederatzi hilabete igaro dira Albaola lehen aldiz bisitatu genuenetik. Orduan Xabi Agotek hartu gintuen. Oraingoan, berriz, Jon Maia bertsolariak. Ordukoa bezala, atzoko bisita oso interesgarria izan zen. Pozik ikusi genuen San Juan ontziaren erreplika haziz doala. Eta penaz entzun genuen diru laguntzak izugarri murriztu ziakiola proiektuari, halako eran non 2019an-edo espero baitute ontzia estrenatzea, hasieran uste baino beranduago.

Bisita amaituta, Pasaiaren beste aldera joan ginen, San Juanera, eta hantxe afaldu, herriko plazan, giro eta lagunarte parebagean. Beste behin, Imanol Irizarrek eta Eskarne Zuberok izugarri ondo antolatu zuten dena. Mila esker!

Flickr-en dituzue bisitaldian ateratako argazkiak.

Kategoria: Zientzia Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude