Jaizale

Orain astebete ezagutu ere ez nuen egiten Jaizale taberna, Arrasaten. Banekien orain dela ez asko euskaltzale talde batek hartu zuela, baina ez gehiago.

Joan den astean, berriz, Jesus Garmendia lagunak eraman ninduen hara, eta bertan izan ginen ordubete luze, kontu-kontari. Atzo, bigarrenez, Joxe Felix Diaz de Tuesta eta biok sartu ginen Jaizalera, arratsaldean, eta bertan gure azken proiektuen berri eman genion elkarri.

Aldi bietan, zerbitzariak oso ondo hartu gintuen, eta lasai sentitu ginen bertan zeuden bezero gazteen artean.

Kategoria: Lagunak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude