Cosmos zientzia saioa euskaratzen

Orain 33 urte pasatxo, Idahon geundela lagun batzuen etxean, lehen aldiz ikusi nuen Cosmos saioa PBS AEBetako telebista publikoan. Artean ez nekien ingelesik, eta lagunen azalpenekin konformatu behar, baina zur eta lur geratu nintzen saioaren irudiekin: zine aretoetatik kanpo, ikusi gabea nintzen horrelako irudiak, zientzia ulertarazteko helburuarekin eginak ziren-eta.

Miresmen hura gogoan, Cosmos saioaren bigarren aroa hasi naiz ikusten, Neil deGrasse Tyson astrofisikariak gidatua. Berriro ere, txundituta geratu naiz saioaren kalitatearekin. Horregatik, erabaki dut, poliki-poliki, euskaratu egingo ditudala lehen urteko 13 saioak, euskaldunok ere aukera izan dezagun denboraldi osoa euskarazko azpitituluekin ikusteko.

Euskal Herriko zientzia zaleek, irakasleek, ikastetxeek eta unibertsitateek aintzat hartu beharko lukete saio hau, ezinbesteko bidelaguna izango dute-eta gure artean zientziaren mirariak zabaltzeko. Azpitituluak.com webgunean aurki daiteke.

Kategoria: Azpitituluak Etiketak , , , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude