“Puntua” aldizkariaren aurkezpenean

Puntua

Atzo Goiena taldeak Puntua izeneko aldizkaria aurkeztu zuen, eta, hori zela-eta, Mondragoera joan nintzen, jaio berriaren aurkezpenera. Txundituta geratu nintzen zelan aldatu diren Goienaren lantokiak, batez ere lehen eta bigarren solairuetakoak. Zerikusirik ez garai batean zapaldu genituen bulegoekin, gaur egungoak askoz ere egokiagoak eta txukunagoak baitira.

Han nengoela, aprobetxatu nuen aspaldiko lagun eta lankideak agurtzeko, hedabideetakoak, enpresetakoak eta irakaskuntzakoak. Baita hainbat ikasle ohi ere, hantxe praktikak egiten edo lanean. Hala ere, astirik ez denekin hitz egiteko, jende asko elkartu ginen-eta Goienan.

Eta Puntua? Banatu zigutenean, begiratu bat eman, eta oso itxura ona hartu nion: diseinu argia du, letratipo dotoreak, kolore egokiak eta askotariko gaiak, jarrialdi batean gustura irakurtzeko modukoak. Itxurari dagokionez, Puntua aldizkari bikaina da, edonon aurkezteko modukoa. Horregatik, iruditzen zait etorkizunean erronka edukietan izango duela aldizkariak, astero-astero gai eta tratamendu egokiak bilatu beharko ditu-eta, jendea erakartzeko modukoak.

Zorionak, bada, Goienari, beste behin ere asmatu duelako geroari aurre egiten, oraingoan lan-talde osoa leku berean bilduta, azpiegitura egokiekin, eta zorionak Puntua egiten duen taldeari, orain arte, behintzat, lan bikaina egin du-eta. Zorterik onena atorkizunean!

Kategoria: Hedabideak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat “Puntua” aldizkariaren aurkezpenean bidalketan

  1. arantzabal egilea: Iban Arantzabal

    Eskerrik asko, Joxe. Lantalde honekin egiteko geratzen direnak dira gehiago egin ditugunak baino. Lantalde profesionala eta komunitate bizia. Horra gakoak. Aupa!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude