LibraryThing, zure liburuak katalogatzeko

LibraryThing aurkitu berri dut, on line aplikazio bat liburuak katalogatzeko. Gai omen da AEBen Kongresuko Liburutegian bilatzeko, baita Amazon konpainiaren bost dendatan (salbu Italiakoa) eta munduko 690 liburutegitan. Bestela esanda, del.icio.us edo Diigo moduko bat, baina liburuetarako.

2006an sortu zen, eta aukera ematen du profil pertsonal bat sortuta, lehenagotik katalogatuta edo argitaratutako edozein liburu bilatu, aurkitu eta gehitzeko norberaren bildumetara. Aplikazio hau erabilita liburuak kritikatu, etiketatu, sailkatu, antolatu, filtratu eta taldetan bana daitezke. Halaber, erabaki daiteke zein den azalik egokiena jaso direnen artean, norberaren erreferentzian erabiltzeko.

Kategoria: Liburuak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

1 Response to LibraryThing, zure liburuak katalogatzeko

  1. egilea: asier

    Egunotan horrelako beste bat probatzen ibili naiz, http://www.Goodreads.com. Androiderako ere badu aplikazioa. Esango nuke oso-oso antzekoak direla. Probatu duzu? Erabilgarri egiten zai(zki)zu? Ni oraintxe nabil lehenengo datuak sartzen, lagunak egiten… eta ez dakit larregi harrapatu nauen! Nire estilo “klasikoarekin” ondo moldatzen naiz eta! šŸ˜‰ Datuak inportatzeko eta esportatzeko aukerarik ez diet ikusi oraindik; ea aurkitzen dudan.

Utzi erantzuna asier(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude