The Washington Post, salduta

Jakin berri dugu Jeff Bezos Amazon konpainiako presidenteak The Washington Post egunkari enblematikoa (Watergate kasua argitu zuen, besteak beste) erosi diola Graham familiari, 190 milioi euro ordainduta. Oraingoz, hona hemen zertan den erosketa, The Atlantic aldizkariaren arabera:

1. Eroslea Jeff Bezos da, ez Amazon. Erosketa egin den moduan, Bezosek ez die erantzun behar izango akziodunei, egunkaria berea izango da-eta, erabat.

2. Oraingoz, egunkaria eskuz aldatzen ari da, baina ez langilez. Katharine Weymouth argitaratzaileak (berau Graham familiako laugarren belaunaldikoa) karguan eta zeregin horretan segituko du. Baita Martin Baron editoreak ere. Gainera, ez omen da aurreikusten kaleratzerik enpresaren 2.000 langileen artean.

3. Bezosi eskaini aurretik, The Washington Post konpainiak beste sei enpresari eskaini zien egunkaria.

4. The Washington Post dirua galtzen ari omen zen etengabe. Azken sei urtetotan, konpainiaren egunkarien dibisioak %44 galdu du irabazietan. Horrezaz gain, TWP egunkariak dirua galdu du azken zazpi urteotan jarraian.

5. Salmenta horretan ez dira sartzen Slate edo Forein Policy aldizkariak, ez eta WaPo Labs operazio digitalak.

6. Bezosek oraindik ez omen du planik The Washington Post egunkarirako, berak adierazi duen legez.

7. Egunkariek zerbitzu ona eskain dezakete, baina azken aldi honetan ez dute dirurik ematen. Orain arte zenbait familiaren esku izan dira LA Times, Minneapolis Star Tribune,  Wall Street Journal, Boston Globe eta The Washington Post egunkariak. Dagoeneko baina, jabez aldatu dute, eta orain pertsona aberatsen baten esku geratu dira.

Hala ere, The Washington Post egunkariaren kasua bestelakoa izan daiteke, Jeff Bezos berezia baita, pertsona egokia Washingtongo egunkaria esparru digitalean sartzeko, berme guztiekin. Horregatik, gainerako hedabideek zorrotz begitaruko dute egunkari horren bilakaera etorkizunean.

Kategoria: Hedabideak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat The Washington Post, salduta bidalketan

  1. Eneko Azkarate egilea: Eneko Azkarate

    Bob Woodward ‘Watergate’ kasuko bi kazetarietako batek esana: “Bezosek egunkaria erosi izana albiste tristea da, baina hark lor dezake arrakasta. Berritzailea da, dirua dauka eta baita pazientzia ere. Ikusiko dugu. Hauxe izan daiteke azken aukera ‘Post’-en biziraupenerako”.

Utzi erantzuna Eneko Azkarate(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude