Estepan Plazaola

Hamahiru urte eginda Goienako lehendakari moduan, Estepan Plazaolak utzi egin du kargua. Txapela kentzeko modukoa izan da Estepanen lana. Goiena asmo bat zenetik, jo eta ke aritu zen lanean, Debagoieneko herri komunikabideek elkartu eta proiektu bateratua atera zezaten. Eta baita lortu ere. Hasieran Mikel Irizarrekin orpoz orpo lanean, eta gero Iñaxio Arregi eta Iban Arantzabalekin.

Gogoan ditut hasierako bilera haiek ostiral arratsaldetan Bergarako kultura etxean, zelan, behin baino gehiagotan, Estepan agertu zen bertan bere semetxoarekin. Eta, inoiz, semetxoak aingeruen pare egin zuela lo bilera gelan, besteok eztabaidatzen genuen bitartean gure hedabideen etorkizunaz. Estepanek oso garbi zituen gauzak, egin nahi zituen telebista bat eta egunkari bat bailararako, eta, azken honen inguruan, datu eta zenbaki piloa ekartzen zituen bileretara. Gizon hark nezakezina ematen zuen.

Hamahiru urtean denetik pasatu du Estepanek, eta gorabeherak ere izan ditu osasunarekin, baina Udalatxeko harria baino gogorragoa izanda, aurrera egin du beti. Gozoa da, gainera, Estepan, eta lagun ona. Besarkada handi bat, eta zorterik onena aurrerantzean, Estepan, onena merezi duzu-eta!

Kategoria: Hedabideak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Estepan Plazaola bidalketan

  1. egilea: Estepan Plazaola

    Aupa Joxe,
    Mila esker loreengatik! Hi bai eskuzabala! Hamahiru urtean poz asko emon jostak Goienak baina zalantzarik barik, nire gomutan sendoen txertatuta geratu direnetakoak izango dittuk Goienaren sorrerako pauso hareik. Ikusten juat hik be ez dauzkala ahazteko.
    Ea noiz elkartzen garen, orduko istoriotxoak gogoratu eta mundua konpontzeko. Laster arte eta besarkada haundi bat.

    Estepan

Utzi erantzuna Estepan Plazaola(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude