Zirkuak aurrera segitzen du

Twitter bidez iritsi nintzen atzo Garmin enpresaren bideo ikusgarri honetara. Bertan, mezua oso garbia da: teknologiak —Garminen teknologiak, zehatzago— hobeak egiten ditu txirrindulariak. Une batzuetan ematen zuen Matrix ikusten ari nintzela, gurpil gainean.

Bi xehetasunek baina, gogorarazi didate txirrindularitzaren alde ilunaz, hor segitzen baitu.

1. Iragarkia Gironan hasten da. Gogoratuko duzuenez, eta USADAren txostenak jasotzen zuenez, une jakin batean Lance Armstrongek erabaki zuen Niceko etxea utzi eta Gironan jarriko zela bizitzen, Frantzian polizia atzean baitzuen, eta Espainian ez zuelako arazo hori izango. Harrezkero, txirrindulari asko aldatu ziren Gironara eta beronen inguruetara. Iragarkian ikusten denagatik, joera hori ez da eten.

2. Garmin taldeko zuzendaria, Jonathan Vaughters, Armstrong kasuan agertzen da. Iazko abuztuan berak ere aitortu zuen dopatu egiten zela txirrindularia zenean. Beste horrenbeste gertatu da beste talde zuzendari batzuekin, Bjarne Riis kasu, zeinak aitortu arren bera ere dopatu zela, gaur egun segitzen du talde bat zuzentzen.

Alegia, bideo hau ikusita, eta hedabideei erreparatuta, zelako oihartzuna eman dieten Paris-Nice eta Tirreno-Adriatiko lasterketei, ondorioa atera dut zirkua inportanteegia dela gerarazteko dopin moduko “txikikeriengatik”. Barcinak Nafarroan nola, zirkuko antolatzaileek ere uste dute aurrera begiratu behar dela, ez duela merezi alde ilunari begiratzea, iraganeko kontua baita.

Kategoria: Kirola Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

2 erantzun Zirkuak aurrera segitzen du-ri

  1. egilea: Aitor

    Ederra bideoa. Eta hain irudi garbia ematen du txirrindularitzarena, ze kirolaren alde iluna azaleratzen du.

  2. Pingback: Zirkuak aurrera segitzen du | zuzeu.com

Utzi erantzuna Aitor(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude