Igandean ikusi nuen lehen aldiz, eta liluratuta geratu nintzen The Man from Earth filmarekin. Apala bezain erakargarria, kontatzen baitu John Oldman unibertsitate irakaslearen istorioa, zeinak ziurtatzen duen Kromañon gizon bat dela, eta 14.000 urte dituela. Hortik aurrera, dena gela batean gertatzen da, antzerkia bailitzan.
Lehen aldian zenbait hari-mutur solte geratu zitzaizkidala-eta, atzo berriro ikusi nuen filma, oraingoan gaztelaniazko azpitituluekin. Eta bigarren aldian ere, harrituta geratu nintzen.
Jerome Bixby-k idatzi zuen film honen haria, berau Star Trek eta The Twilight Zone telesailetako zenbait ataletako gidoigilea, eta hil aurretik amaitu zuen. Film laburra da, 87 minutukoa, eta hemen uzten dut, baten batek ikusi nahiko balu. Merezi du.
Pozten naiz gustatzea. Niretzat ere esperientzia bat izan zen film hau ikustea. Oso magnetikoa da.
Eskerrik asko, Aitor, zuk gomendatu zenidan-eta film hau. Opari ederra izan da niretzat.
Esperantza baneukan gure John honek txistu egin ordez euskaraz hitz bi egingo zituena…
Asko gustatu zait. Eskertzen da gomendioa.
Pozten naiz, Erramun zuri ere gustatu izana, benetan gozatzeko modukoa baita. Ondo segi.