Hilario Arbelaitz, eskua eta sua

Zer gustura ikusi nuen atzo ETB1n Hilario Arbelaitz, eskua eta sua erreportajea. Ondo eginda, ondo idatzita, ondo kontatua… Lanaren ondorengo oparia izan zen, ogia eta txokolate beltza jaten ari nintzen bitartean.

Hiru bat aldiz egonda nago Zuberoa jatetxean, eta hiruretan nire ahoak zerua ukitu zuen. Hortaz, banekien Hilario Arbelaitzen trebeziaz sukaldean. Ezagutu ere, ezagutzen nuen aspalditxotik, Saturrarango bazterretan elkar ezagutu genuenetik. Erreportajeak, aldiz, beste gauza asko eman zizkidan, batez ere informazioa zelan egiten duen lan, nondik datorren, bere filosofia eta bere inguru gogokoenak, besteak beste.

Pozik egon daiteke Hilario egin dioten saioagatik, eta harro Hasier Etxeberria, saioko zuzendari eta narratzailea, produktu bikaina egin du-eta. Zorionak biei!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Hilario Arbelaitz, eskua eta sua bidalketan

  1. egilea: H. Etxeberria

    Eskerrik asko heuri, Joxe. Pozgarria hiri gustatu izana. Eta seinale ona niretzat.

Utzi erantzuna H. Etxeberria(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude