Aupa Athletic!

Ederra izan zen Athleticen garaipena atzo. Lehen zatiaren azken pusketa Xara tabernan ikusi genuen, Elorrion, giro ezin hobean. Bigarrena, berriz, Tanger tabernan, han ere lagun artean. Athletic ikusgarri aritu zen, beste behin, eta orain hilabete pentsaezina zirudiena lortu zuen: partida bietan Manchester United mendean hartzea, ikusgarri jokatuta.

Fernando Llorenteren gola eta Iraolaren aukera iltzatu zitzaizkidan gogoan, azken hau maisulan amaitugabea. Bukaeran, ostera, gure aitaz gogoratu nintzen, Athletic zalea baitzen, Gainza, Iriondo eta belaunaldi haren mireslea. Izugarri gozatuko zukeen atzokoa ikusita.

Source: thenational.ae via John on Pinterest

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun Aupa Athletic!-ri

  1. egilea: Iñaki Murua

    Eta emaitzak direnak direla ere, aurten futbolaz gozatuz. Eta azken finean, “beti zurekin, Athletic”

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Denboraldi honetan dagoeneko lortu duenaz harro egon daiteke Athletic, nahiz eta finalak ez irabazi.

Utzi erantzuna Iñaki Murua(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude