Zertarako behar dugu Espainia?

Nik ez diot botoa eman ezker abertzaleari, baina iraindua sentitzen naiz atzo Espainiako Auzitegi Nazionalak Bateragune auziaz emandako epaiarekin. Bidegabe zigortu ditu nortzuk-eta lan gehien egin dutenak ezker abertzalea bide politiko hutsetik joan dadin, kalkulu politiko hutsaren arabera, ez baitute beste ezusteko desatseginik nahi, ikusita Bilduk zelako emaitzak izan zituen azken hauteskundeetan.

Horrelakoetan, behin eta berriro datorkit galdera bera burura: zertarako behar dugu Espainia, ez bagaitu errespetatzen eta kalte baino ez badigu egiten?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun Zertarako behar dugu Espainia?-ri

  1. egilea: Luistxo

    Ados nago zurekin, Espainian kaltea besterik ez. Independentzia behar dugula uste dut, eta eztabaida independentista serioa: zazpi probintzien kontuarekin ez goaz inora, beste independentzia bat behar dugu.

  2. egilea: patxi lurra

    Oso galdera ona, Joxe. Halandabe, gogora ekartzen deusta “Life of Brian” pelikulako pasarte hori, gogoratuko dozuna: Ekintzaile juduak batzartuta dagoz klandestinoki etxe batean, eta holako batean buruzagiak besteei galdetzen deutse, “Zer egin dabe ba erromatarrek geure alde?”.

    Bestela, neugaitik be, goodbye, agur, au revoir, adeu, ciao, … Adios España! 

Utzi erantzuna patxi lurra(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude