Elorrioko alkatearen txiribuelta

Ekainaren 11 ezkero Ana Otadui da Elorrioko alkatea. Hauteskunde kanpaina ere alkate izateko asmoarekin egin zuen, bera izan baitzen zerrendaburua EAJ alderdian. Izendapenetik hilabete igaro aurretik, ostera, uztailaren 10ean, Ana Otaduik berak jakitera eman zuen aurrerantzean lehen alkateordeak hartuko dituela alkatetzaren ardura, denbora eta soldata, eta berak, batzorde baten ardura salbu, Eusko Legebiltzarrean segituko duela, parlamentario bezala.

Erabakia hartu den moduan (hauteskundeak igarota, ez lehenago), iruditzen zait itsuskeria galanta dela Elorrioko botoemaileentzat, Ana bera alkate izateko asmoarekin aurkeztu baitzen eta kanpainaren garaian sekula ez baitzuen publikoan aipatu karguaren ardurak beste inoren bizkar utziko zituela. Horretarako asmoa baldin bazuen, horren berri bozketa egin aurretik eman behar zuen, botoemaileek kontuan izan zezaten.

Datozen udal hauteskundeetan galdetu egin beharko diegu Elorrion aurkezten diren alkategai guztiei asmorik duten alkatetzaren ardurak hartzeko, botoa eman aurretik jakin dezagun zer egin.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

5 erantzun Elorrioko alkatearen txiribuelta-ri

  1. arantzabal egilea: Iban Arantzabal

    Zalantza geratu zait, Joxe. Zein da alkate?

    Nik ulertua nuenez lan batzuk hartu behar zituen alkateorde elgetarrak eta noski, lanari dagozkion denbora eta soldatak. Alkate, beraz, Ana Otadui, ez? 

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Alkate Ana Otadui da, Iban, baina alkate lanak alkateordeak egingo ditu.

  3. arantzabal egilea: Iban Arantzabal

    Eskerrik asko. Hori uste nuen, baina zalantza geratu zait-eta… Nik ez dut hain grabea ikusten: alkateak alkate jarraitzen du eta Osoko Bilkuretan-eta bera izango da gidari, aurkezpenetan bera erretratuetan… eta alkateordea izango da liberatuko dena lana egin dezan. Hori bai, ulertzen dut zuk esanikoa ere.

    Bestela egingo balu izango zen “Elorrioko Legebiltzarkidearen txiribuelta”. Ez? 🙂

    Eskerrik asko zalantza argitzearren.

  4. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Horrelako konponketak egokiak izan daitezke, baina botoemaileak eskubidea du berauen berri izateko bozketa eguna egin baino lehen, ez ondoren. Bestela egitea iruzurra egitea iruditzen zait.

  5. egilea: KUKUXU

    Baztango alkatetzarekin, antzeko-parezido, eta hori Bildu eta Baztango Ezkerrako eskuetan dagoela! Hori ezkerrakoa izatea bada, Javier Arenas Bildukoa da. Berak ere bizpahiru soldata mantentzen du eta mutur haundiarekin defendituko du eskubidea duela. Baztanen, berdin.

Utzi erantzuna Iban Arantzabal(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude