Emilio Botin eta Teddy Bautista auzipetuta ikusteak harritu egin ninduen hasieran, biak baitira Espainiako bankurik inportortanteeneko burua eta SGAEko agintari gorena, ukiezinak orain arte. Gero, berriz, hasi nintzen pentsatzen baten bat hariak mugitzen ari zela, Maiatzaren 15eko jendearen haserrea gozatu eta haien botoak erakarri guran.
Zeintzuk dira erakunderik gorrotatuenak Espainian, ez bakarrik M-15eko indignatuen artean, baizik eta herritar askorentzat? ETA su-etenean dagoela, eta azken urteotako krisi ekonomikorik gogorrenean, bankuak eta SGAE, biek ala biek egin dituzten desmasiengatik.
Politikariak ez aipatzearren, jakina. Baina azken horiek agintean daude, eta zerbait egin behar zuten erakusteko, akatsak akats, “sistema demokratikoak funtzionatzen duela”, horrelakoetan aipatzen duten moduan. Eta zer egokiago lapur zuloan eragitea baino, itxurak egiteko besterik ez bada?
sgae oso lapurrerata izugarriak egin ditu ppsoe babestuta eta pnv eztu horietaz protestatzen; sgae ezta eze politikoak legeak egingo ezpalituzte berak kobra ditzan sekulako dirutsak guri egileen eskubideetan aitzakia jarriz ;sgae delitoa egin ditu eta politikoan babesten dute ;beste batek egingo balitu diru lapurreta horiek kartzelan urte askotarako