Atzo bi lankideren arteko elkarrizketa entzun nuen telefonoz, kafea hartzekotan zirela. Halako batean, batek galdetu zion besteari: “Hator ala hoa?”, eta arraroa egin zitzaidan, hori esateko, bizkaieraz behintzat, guk aspalditik erabili baitugu beste esamolde hau, orain urte dezente Derion ikasitakoa, euskara berreskuratzen hasi ginenean: “Etorri hator ala joan hoa?”.
Ez dakit beste euskalkietan zelan adierazten duten une berezi hori, non ez baitakigu laguna etorri datorren ala joan doan, egoera anbiguoa delako. Badakit, ordea, bizkaierazkoa formula dotorea bezain eraginkorra dela, eta euskara batuan ere balio lezakeela.
Egun on, Joxe!
Bai, horrela esaten da, edo “etorri bahator”. Dena dela “hator ala hoa” oso txarto dago, ba- partikula eroan beharko luketelako. Aditz trinko jokatuek horrelako galderetan egiten duten moduan.
Hori ere galtzen gabiltza!
Guk Elgetan beste antzeko hau: “Etorri jatok ala fan joiak?”
Lehengoan Joxe antzekoa pentsatu nuen eta Derioko garaiak gogoratu kalean BBKren iragarki bat ikusitakoan; ibili badabil agertzen zen bertan. Zalantza izan nuen: itzulitakoa izango ote den.