Txantxibiri kalea, jasota

Tanger taberna inguruak zulatzen
Egun hauetan Txantxibiri kalea, gurea, hankaz gora dago, langileak jo eta ke ari dira-eta, sanjuanak ondoren berau soilik oinezkoentzat izan dadin. Dena hankaz gora, baina kurioso, hemen ari diren langileak, portugesak gehienak, oso garbiak eta zainduak direlako. Eskerrik asko, Xose!

Porlana berdintzen

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

3 erantzun Txantxibiri kalea, jasota-ri

  1. egilea: maria agirre

    Kaixo Joxe

    Aspaldian nabil txantxibiri kantuaren bila. Interneten letra topatu dut, eta youtuben talderen bat a capela abesten.

    Baina nahi nuke musikarekin, talderen batek abestuta. Badakizu zein diskotan dagoen?

     

    Ondo segi.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Maria! Nik, ideiarik ere ez. Inguruko gazteei galdetu diet, euretariko bat oso aditua kontu horietan, eta haiek ere ezer ez. Hortaz, penaz eta dolorez, ezin lagundu. Talde bat antolatu beharko duzu, maketa bat graba dezan Txantxibiri abestiarekin 😉
    Ondo-ondo segi!

  3. egilea: maria

    Eskerrikasko!

    Edo…. Elorrioko Udalak hartu beharko du beregain kantuaren grabaketarena! Elorrioko tabernetan ere ez da entzuten? Beno, ikertzen jarraituko dugu.

    Ondo jarraitu

Utzi erantzuna maria(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude