Gure bideak aspaldi banatu ziren, bost bat urte bai, eta, ni, behintzat, orduan izugarri poztu nintzen alde batera utzi nuelako, baina orain adiskidetu egin gara berriro —halabeharrez, dena esatera—, egunero hartzen ari bainaiz Sintrom, botika bat odola mehetzeko.
Orain tokatzen zait Sintromen errutina ikastea berriro: astelehen goizean anbulatoriora joan, eta odola atera. Egun berean, baina 14:30ean, gerturatu berriro anbulatoriora, jasotzeko aginduak hurrengo aste(et)an zenbat Sintrom hartu, odol analisien arabera erabakitzen baitute Galdakaon zenbat hartu behar dudan.
Kardiologoak esan zidanez, oraingoan bizi guztirako hartu beharko dut Sintrom, oraingo hau bigarren tronbosia izan dut-eta. Hortaz, hobe errutina ondo ikasten badut.
Animo Joxe:
sin-ton eta con-tron… zu aurrera egin!
Asko esateko/egiteko daukazu ta 😉
Adibidez webaren historia; eta euskal webaren historian… gehiago 🙂
Ondo segi, osasuna eta bakea dugu-ta
J
Eskerrik asko, Josi!
Joxe Aranzabal izan behar zen Sintrom M-rekin amaitzen dena irakatsi behar ziguna! Ezin lezioak emateari utzi gizon honek 😉
Aupa Joxe!
Bazekiat zelako poza hartuko huan Sintrom uzterakoan, gure familian ere izan dugulako bidelagun garai batean. Orain etxeko lauok Acfol hartzen diagu homozisteina altua dugulako. Ez duk berdina baina azkenean ohitu beharra zeukagu aurrera egiteko. Animo eta ez etsi oraindik asko zeukagu eta gozatzeko.
Ez pentsa, Luistxo, nik ere denbora luzez entzun eta esan dut “Sintron”, baina idazteko orduan konturatu nintzen M letraz amaitzen zela.
Sintrom izan ala Acfol izan, kontua da zenbait egoeratan hartzea beste erremediorik ez zaigula geratzen, Alberto, eta horixe egingo dugu, hori baino inportanteagoa bizitzea baita.
Besarkada bat bioi.