Un traidor como los nuestros bere azken eleberrian, John Le Carré idazleak azaltzen du, besteak beste, zenbait lekutan zelan erabiltzen diren hotelak dirua zuritzeko. “Hotel beltzak” deritze egileak. Horrela kontatzen du, euskarara ekarrita:
- Begira, Billy. Erosten duzu lur sail bat primerakoa, jeneralean itsaso bazterrean. Ordaintzen duzu eskura, eraikitzen duzu hotelgune bat bost izarrekoa. Agian bat baino gehiago. Dena eskura. Eta gehitzen dizkiozu berrogeita hamar bat bungalow, lekua geratuz gero. Eramaten dituzu altzaririk onenak, mahai tresneria, portzelana, arropa zuria. Hortik aurrera, hotelak eta bungalowak beteta daude. Nahiz eta bertan inork ez duen ostaturik hartzen, ulertzen? Bidaia agentzia batek deitzen badu: sentitzen dugu, dena erreserbatuta dago. Hilean behin, agertzen da bankuan furgoi bat segurtasun konpainia batekoa, eta hustu egiten du jasotako diru guztia, bai geletan eta baita bungalowetan ostatu hartutakoena, jatetxeetan, kasinoetan, gau klubetan eta tabernetan. Urte pare baten buruan, hotelguneak saltzeko gertu daude, txosten komertzial bikaina dutela. (200. or)
Horrelako zenbat ez ote dira egongo Espainiako kostaldean? Eta hotelak dioenak, urbanizazioak edo jatetxeak dio.