Protagonismo nekagarria

Jimmy Walesen eskaria
Hilabete izango da, hor nonbait, Wikipedia irekitzen dudan bakoitzean —berdin euskaraz, gaztelaniaz nahiz ingelesez— goiburuan Jimmy Wales Wikipediako fundatzailearen mezu bat agertzen dela, argazki eta guzti. Bertan klik eginez gero, Walesen gutun labur bat agertzen da, erabiltzaileok animatzen dirua eman diezaiogun Wikipediari, honek ez baitu publizitaterik onartzen bere orrietan.

Gutuna ondo idatzita dago, eta bat nator bere planteamenduarekin. Aldiz, nekatzen hasita nago Jimmy Walesen protagonismoarekin. Uste dut horrelako eskariak egitea bidezkoa dela, baina iruditzen zait egin daitezkeela beste modu batean, hainbeste zentratu barik sortzailearen irudian.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

9 erantzun Protagonismo nekagarria-ri

  1. Ez dago proposamenik baina, zure kexa kutxa honetan.
    Uste duzu protagonismoagatik jarri dutela, munduko wikipedia guztietan sortzailearen argazkia?
    Jendearen diruaren laguntzaz baino egiten ez den proiektu honi, horrenbesteko kalte egiten ote dio banner bakar batek?
    Zure neke hau ez dut ulertzen, ez du ematen eta fisikoa.

    Gehiago nekatzen naute ni, euskal gune ia guztietako logotipo eta publizitate txar eta instituzional eskasek, eskasak kopuruz, sormenez eta gaitasunez.

    Wikipediako komunitate globalak, mezu bat eta bakarra mundu osoan, baina hamaika hizkuntzetan emana emateko deliberoa hartu badu, komunitate zientifiko/intelektual/sozializatzaiel guzti horren adostasunarekin eman du.

    Hobe litzateke, nire iritzian, wikipedia zelan lagundu gehiago pentsatuko bagenu.

    Ziur egunean zehar, Patxi Lopezen irudi gehiago ikusten ditugula bonbardeo informatiboan, Wales honenta baino.

  2. egilea: oier

    Ni ere nekatuta nago wikipedian sartzen naizen bakoitzean Jimmy Wales aurpegia ikusteaz. Gainera iruditzen zait wikipediaren izpirituari berari traizioa egiten diola. Milaka bolondresek egiten duten lana bakar batek kapitalizatzea ez zait gustatzen. Une zehatz batean ondo egon zitekeen, baina egunero eta ordu guztietan ez.

    Askotan pentsatu dut, askoz egokiagoa irudituko zitzaidala wikipedian musutruk ari diren milaka bolondresen argazkiak jartzea iragarki hori bera egiten, eta horrela, sartzen garen bakoitzean aurpegi desberdin batek egingo liguke harrera eta gonbidapena laguntza ematera. Justuago, dibertigarriagoa eta erakargarriagoa litzateke nire ustez.

  3. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Patxi, ez dizkidazu azaldu behar Wikipedia proiektuaren onurak. Badakit zeintzuk diren, eta bat nator, erabat, proiektu horrekin. Nik planteatu dut beste kontu bat, eta, ikusten dudanez, Oierrek nik baino hobeto azaldu du. Bere proposamena askoz erakargarriagoa egiten zait, helburu bera lortzeko. Azken batean, Wikipedia ez du pertsona bakar batek egiten, milaka eta milaka lagunek baino.

  4. egilea: Unai Fdz. de Betoño

    Uste dut argazki horiena ez dela Jimmy Walesen beraren ideia izan, baizik eta Wikimedia Fundazioko jendearena. Nonbait irakurri nuen, baina orain ez dut gogoratzen non.

    Dena den, bi aukera daude argazki horiek ez ikusteko:

    1.- Wikipedian saioa hasi ==> Iragarkiaren goi-eskuinean dagoen ixa sakatu. Horrela ez duzu Wales aurpegia gehiago ikusiko.

    2.- Metan saioa hasi ==> Sartu hemen ==> Itzuli falta diren iragarkiak, eta horrela ez duzu Wales aurpegia bakarrik ikusiko.

  5. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Unai! Probatuko dut.

  6. egilea: Aitor

    Ni ere nekatzen hasia naiz. Argazki eta mezuaz aparte, noizbait Wikimedia/Wikipediaren alde dirua eman dugunok, Jimmy Wales-en mezu elektroniko pare bat ere jaso dugu, non dirua eskatzen zaigun aurtengo kanpainarako. 
    Proeiktuaren helburuekin bat egiten dudanez, dirua bidali nien duela egun batzuk. Nire harridurarako, handik bi egunera Jimmy Wales-en beste mezu bat jaso nuen emandako diruarengatik eskerrak emanez… eta diru gehiago eskatuz!

  7. egilea: Iagoba

    Egia esan eskero, gehiegi iruditzen zait gauza hauengatik ere kexatzea. Komentatu beti ez dela Jimmy Walles agertzen eta ere berean goiko partean, banner bat dela eta kexatzea…. Ez dakit beharbada gizarte honen islada esango da, denagatik kexatzearena alegia

  8. egilea: patxi lurra

    Neuk Wikipediari neure dirua baino zeozer askoz garrantzitsuagoa emoten deutsat, neuri behintzat gehiago kostetan jatana: Neure denpora. Bestela, plazerra da artikuluak sortzea edo txukuntzea, zergaitik ukatu.

    Bitartean, sentitzen dot Wales jauna baina zeure eskaerari entzungor egiten segiduko deutsat.

    Egubarri on Joxeri eta danoi!

  9. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Patxi! Zeuri, eta hemen zabiltzaten guztiei, Eguberri on!

Utzi erantzuna Joxe Aranzabal(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude