Nahi baduzue Durango aprobetxatu liburu bat erosteko, horra gomendio bat: erosi Hilobiko isiltasuna, eleberri poliziakoa, Arnaldur Indridason idazle islandiarrak idatzia eta Julen Gabiriak euskaratua. Izugarri gustura irakurri dut.
Eskandinaviako eleberri askotan bezala, hemen ere genero indarkeriak pisu handia du, baina hemen ez dago super womanik emakumeen sufrimenduak mendekatuko dituenik, Stieg Larssonen kasuan legez. Hari nagusiaz gain, gustatu zait egileak zelan garatu dituen pertsonaien arteko harremanak. Itzulpena ere, ederra.
Badut gogoa idazle honen lanen bat irakurtzeko. Apuntatu dut. Eskerrik asko Joxe!
Tokatzen zaidanagatik, eskerrik asko, Joxe.