Twitter hizpide

Iban, Joxe eta Luistxo CSren 10. urteurrenean
Atzo Eibarren izan nintzen, CodeSyntax enpresak antolatutako jardunaldi batean, Hedabideak eta sare-sozialak bidegurutzean. Bertan, Twitter izan nuen hizpide, beste bi hizlarirekin batera: Iban Arantzabal eta Luistxo Fernandez. Azken honek baina, Umap aurkeztu zuen, Twitter-etik abiatuta.

Jende dezente elkartu ginen jardunaldian, gehienak aspaldiko lagunak. Horrek ohi baino erosoago sentiarazi ninduen. Bestetik, gustura entzun nien Ibani eta Luistxori, eta baita entzuleei, parte hartu zutenei ondorengo elkarrizketan, bertan gauza interesgarri asko esan ziren-eta.

Mila esker CodeSyntax enpresari jardunaldia antolatu eta bertan parte hartzera gonbidatzeagatik, eta zorionik beroenak bere 10. urtean!

Nire aurkezpena hementxe dago, eta hitzaldiaren testua Scribd-era igo dut. Nahi duzuenok, hantxe duzue eskuragarri. (Argazkia: Joxe Felix Diaz de Tuesta)

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

2 erantzun Twitter hizpide-ri

  1. egilea: Jozulin

    On + motz, 2x on 😉

  2. egilea: Anonimoa

    Aupa, Joxe! Gaur Neumaticek argitaratutako artikuluak hau ziok, besteak beste:
    “Twitter comienza a ser algo más que un medio en nuestros días, comienza a
    ser una red neuronal mundial de personas que se autogestiona pero posee
    una coordinación privada…”
    Beraz, denborak esango dik Twitter sare soziala den edo komunikabidea den. Dena den, zalantzarik gabe esan litekek tresna baliagarria dela eta, ziur aski, aurrerantzean ere hala izango dela.

Utzi erantzuna Anonimoa(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude