Egun hauetan Anne Franken egunkaria irakurtzen ari naiz. Bost urte badira berau irakurtzen hasi nintzela, baina, zergatik ez dakidala, utzi egin nuen alde batera.
Orain berriro hartu dut esku artean, eta gustura nabil aurrera egiten. Irakurri ahala, harritu egiten nau pentsatzeak 13 urteko neskatila batek idatzi zituela lerro horiek, hain dirudi-eta pertsona heldu baten kontakizuna. Bart gauean, adibidez, esaldi honek eman zidan atentzioa:
- Jende normalak ez daki ezkutatuta dagoen batentzat liburu bat zer den. Irakurtzea, ikastea eta irratia entzutea beste zerekin distraiturik ez baitugu izaten guk. (118. or.)