Elebakar zapuztua

Atzo Sergio Ramos Espainiako futbol taldeko jokalaria zapuztu egin zen Gerard Pique taldekideak katalanez erantzun zionean Kataluniako kazetari baten galderari, honek katalanez erantzuteko propio eskatuta.

Futbolari biak gazteak dira, frankismoaren ondoren jaioak. Bat ohituta dago gutxienez bi hizkuntzatan hitz egiten. Bestea, berriz, elebakarra da. Beti esan diote Espainia estatu plurinazionala dela, eta bertan hainbat hizkuntza hitz egiten direla, baina hedabide guztietan gaztelania baino ez du entzun eta irakurri. Horregatik, deseroso sentitzen da bere inguruan jendea beste hizkuntza horietako batean hitz egiten hasten denean.

Susmoa daukat Sergio Ramos belaunaldi oso baten ispilu dela, Espainian elebakartasunik gorrienean hazi dena.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

3 Responses to Elebakar zapuztua

  1. egilea: Luistxo

    Andaluziar guztiak ez dira berdinak, hor dago José/Josep Montilla, katalanen presidentea. Baina geureak Ramosen antza gehiago izango du, tamalez.

    Bestalde, elebidunen aurrean, elebakarrak ezjakin bezain harro agertzeko joera estupido hori… Sustaturako idatzi dudan istorio honetan ere aipatzen da holakorik,

  2. egilea: piban

    Niri gertaera honetan harrigarria egin zait komunikabideek eman dezaketen bertsioaren arabera istoria guztiz aldatu daitekeela.

    El confidencial-en arabera (agian oker egon naiteke, baina nik horrela ulertu dut) Piquek erantzuna eman eta gero Sergiok galdetu zion kazetariari ea berak andaluzez erantzutea nahi zuen, noski, ondorioz barre batzuk entzun ziren baina gero isilune deseroso horietako bat gertatu zen.

    Marcan berriz (agian potentzia gehiago duen egunkaria???) badirudi Piquek katalanez erantzun ondoren Sergiok esaten diola jarraian andaluzez erantzuteko.

    Bitxia gertaera baten ikuspegiak zelako desberdinak diren komunikabidearen arabera…

  3. egilea: patxi lurra

    “Bat katalanez, bestea andaluzieraz, geure Xabitxo Alonso euskaraz… Eta danak bat, espainiarrak alegia! Eta ganera munduko txapeldunak!”

    Parkatuko nauzue, baina neuk ezin ditut jasan autokonplazentzia maila hauek. Kontu honetan oso “erradikala” naz, bai. Eta barregarri hauek saltsa tamalgarri hauetan ibili bitartean, Europako bazter batean, mendiek inguratuta eta lakuez josita, badago benetako herrialde multikultural bat, non eta kirolariek egin ditzakete jarraian alkarrizketa bat italieraz, hurrengo minutuan alemanieraz eta hurrengoa frantsesez, Fabian Cancellara txirrindulariari entzun neutsan moduan orain dala ez asko. Aboa bete hortz gelditu nintzan, hizkuntza bat bestearen atzetik ikaragarrizko jario ederragaz morroia.

    PD. Ez zan  izan ba Suitza, Konfederazino Helvetikoa alegia, “La Roja”ri irabaztea lortu eban selekzino bakarra? Hizkuntzen kontuetan behintzat txotxolo horiei gol zaparrada sartzeko gai direla bistan da. 

     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude