Geoffrey James blogariak 20 aholku idatzi ditu, hobetzeko diapositiba bidezko aurkezpenak. Gomendiook Terri Sjodin eta Stephen M. Kosslyn guruei entzunda idatzi ditu:
Formatua
- Presta zaitez ondo, eta ikertu zure audientzia.
- Aukeratu atzealde bat diapositibentzat, trabarik eragingo ez duena.
- Aukeratu letratipo sinple bat, irakurterraza.
- Lehen diapoak identifikatu behar ditu audientzia eta ekitaldia.
- Erabili koloretako letratipoak eta letra beltza, bakarrik inportantea azpimarratzeko.
- Erabili grafiko sinpleak, bakarrik inportantea nabarmentzeko.
- Mugatu diapo bakoitzeko testua, berau 30 segundo edo gutxiagotan irakurtzeko.
- Ziurtatu diapo guztietako testua irakur daitekeela gelako atzealdetik.
- Baztertu LETRA LARRIAK, azpimarrak eta italikoak.
Edukiak
- Ziurtatu lehen esaldiak jendearen arreta erakartzen duela.
- Erabili hitzak jendea limurtzeko, ez sermoirik egiteko.
- Oinarritu zure baieztapen GUZTIAK ebidentzietan.
- Saihestu lastoa eta hizkuntza mordoiloa.
- Erabili anekdotak edo analogiak, baldin eta biziak badira.
Zu zeu
- Frogatu aurkezpena, harik eta eroso sentitzen zaren arte.
- Transmititu entusiasmoa zure mezuan.
- Uste osoa izan zure aurkezpenak irabaziko dituela jendearen borondateak.
- Presta zaitez galde-erantzunetarako.
- Erabili denbora egokitasunez.
- Beti amaitu ekintzarako deia eginez.
Oso baliagarria, Joxe!! Osagarri bezala uzten dut hemen aspaldi FiloBlogian azaldu nuen beste aholku sorta bat:
“Como hacer una mala presentación”
Batez ere azkena gustatu zait: “Beti amaitu ekintzarako deia eginez”. Ona!
Pozten naiz, Ricardo, baliagarria izan zaizulako. Zuk, berriz, Iban, oso ondo egiten duzu gustatu zaizun hori: beti amaitu ekintzarako deia eginez.