Munilla vs. Arregi

Calvino XVI. mendeko Suitzan Castelliorekin nola, halaxe jokatazen ari da XXI. mende hasiera honetan Jose Ignacio Munilla Gipuzkoako gotzaina Joxe Arregi teologoarekin: isilarazi nahi du edo, bestela, Hego Ameriketara bidali.

Hala ere, Castellio bere garaian bezala, Joxe Arregi ausartu egin da ezetz esatera, eta salatu egin du Berria egunkarira bidalitako gutun batean Gipuzkoako gotzainaren jarrera —(koldarra, diot nik), honek ez baitu nahi agindua berak eman, zikindu egingo luke-eta gotzainaren irudi dagoeneko mailatua—, eta hitz egiteko askatasuna eskatzen du. Horren harira, teologo azpeitiarrak zenbait galdera kaleratu ditu, adibidez:

  • Nola liteke Elizan, egiaren izenean, errore teologikoak gehiago pertsegitzea gezurra, harrokeria, handigosea eta diru-gosea baino, pederastia ez aipatzearren?

Ez dakit Iban Zalduak ez ote dion zeharka erantzun galdera horri, atzo nire Facebook-en utzitako ihardespen batean:

  • Eta zer espero daiteke Eliza bezalako egitura jerarkiko, bertikalista eta ez-demokratiko batengandik? Ni harritzen nauena da halakoekin jendea harritzen segitzeak…

Ni ez naiz harritu, baina amorrua sentitu dut eliza ofizialaren jokabideagatik, zelan estali nahi dituen dogma, intolerantzia, eta fanatismoa sekretismoa eta zurikeria erabilita. Eta kasu honetan, Joxe Arregiren adierazpen askatasuna aldarrikatu nahi dut.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

2 erantzun Munilla vs. Arregi-ri

  1. egilea: iturri

    Egun on, Joxe.

    Oraintxe irakurri dut gutuna. Zalduak esan bezala ezer gutxi espero daiteke gaur egungo Eliza bertikalean, nahiz eta Arregik esan bertan jarraitzeko hautua egin duela. Ea zer gertatzen den.

    Munillak isil-isilik pasa ditu aste batzuk eta hori ez da sintoma ona. Realaren aldeko forofo gisa atera du argazkiren bat, oker ez banago, eta “El gol de Pablo” artikulua publikatu diote pare bat komunikabidek. Bitxia da artikulu horretan Reala lehen paragrafoan aipatzen duela bakarrik.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Mikel! Argi dago Realaren aipamena aitzakia baino ez dela, beste horren berri emateko.

Utzi erantzuna iturri(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude