Alberto Gorritiberea irrati profesionala

Berria egunkarian irakurri dut Onda Vascak kalean jarri dituela Herri Irratiko hainbat langile, tartean Alberto Gorritiberea. Pena hartu dut itzela, zeren (besteak oso gutxi ezagutzen nituen arren) Albertok belaunaldi oso bat markatu du Loiolako Herri Irratian. Esango nuke mende laurden pasatxo egin duela bertan lanean, eta gure inguruan sekula ez dut ezagutu Debagoiena berak bezain ondo ezagutu duen irrati profesionalik. Eta Debabarrena. Eta Goierri. Eta Urola.

Alberto kalean jarrita, mezuak garbia dirudi: jabe berrien esku, informazio lokala —eta euskarazkoa—, bazterreko kontua izango da Herri Irratian.

Mezu honen bidez, eskerrik beroenak eman nahi dizkiot Albertori, urte hauetan entzuleoi eskaini digun lan handiagatik. Besarkada handi bat, eta zorterik onena etorkizunean.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Alberto Gorritiberea irrati profesionala bidalketan

  1. egilea: Anonimoa

    Ados nago zurekin Joxe. Entziklopedia ibiltari bat da Alberto. Gainera, mikroaz ala mikro barik berak daukan jakingura eta energia ez duzu kazetari askorengan ikusten.
    Etorkizunean ere, aurkituko du nora eta nola bideratu bere profesionaltasuna!!!

Utzi erantzuna Anonimoa(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude