Garaipenean eredu. Porrotean, ez hainbeste

Atzo triste oheratu
nintzen, ikusita Barça zelan geratu zen kanporatuta, Inter Milangoari
1-0 irabazita eta ikusita zein gaizki erantzun zion porrotari: Interko
jokalariak hasi zirenean euren balentria ospatzen, Barçak piztu egin
zituen zelaiko ihintzagailuak. Valdesek ere, lepotik oratu zion
Mourinhori, sutan honen jarrerarekin garaipena ospatzeko.

Garbi
dago Interren estiloa ez dela ikusgarria, eta atzo hamar jokalari jarri
zituela defendatzen, baina talde bakoitzak aukeratzen du nahi duen
taktika. Interrek egin zuen komeni zitzaion partida. Eta Barçak atzo ez
zuen asmatu berea egiten. Argi dago, halaber, aurten Barça ez dela ibili
iaz bezain ondo.

Nahiko nuke atzoko porrotetik Barçak ikasiko
balu porrotean ere eredugarri izan behar dela, porrota, berez, beti
mingarria den arren.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Garaipenean eredu. Porrotean, ez hainbeste bidalketan

  1. egilea: piban

    Txiste ugari atzoko partiduari buruz baina nik bakarra jarriko dut adibide gisa:

    Zelaian kokatuta dauden bozgorailuetatik honakoa entzun zen: El autobus con matricula MOU2010 que esta aparcado en el area por favor que su chofer pase a retirarlo… Gracias.

Utzi erantzuna piban(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude