Hagin bat gutxiago

Urte asko dira azken hagina atera zidatenetik. Atzo arte, bat eta berau
luzea atera zidaten-eta. Nire adinean, gainera, ez daukat Agirre
sagutxoaren
pozgarririk. Poltsa bat bete izotzarekin konformatu behar,
eskuin masaila puztu ez zekidan. Horrela nengoela, aspaldiko oroimenak
etorri zitzaizkidan gogora, zelan aldatu den nire jarrera dentisten aurrean.

Haurra nintzela, lasai joaten nintzen haginlariarengana. Nerabe egiteaz
batera, ordea, eta zergatik ez dakidala, izua sartu zitzaidan, eta
ahalik eta gutxien joaten nintzen hura bisitatzera. AEBetan eta Kanadan
berreskuratu nuen lasaitasuna dentisten aurrean. Orain, berriz,
hezur-muinaren transplantearen ondorioz, ahoa oso sentibera geratu zait,
eta galdu egin du malgutasuna. Hori dela-eta, sarri luzeak eta minberak
egiten zaizkit dentistaren aurreko saioak, atzokoa bezala, nahiz eta
dentista bera saiatzen den ahalik eta gozoen lan egiten. Gaur, ostera,
hobeto nago.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Hagin bat gutxiago bidalketan

  1. egilea: Aitor

    Ba animo joxe. Niri antzerako paresido gertatzen zait dentistaren asuntoarekin. Ikara diot gehien bat. Aginetako minari ederto eusten diot, baina dentistarengana joan beharra….

    Ahoan mina eta poltsikoan….  uuuuui!!!

      Besarkada bat hiruroi

                    Aitor-Ana

Utzi erantzuna Aitor(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude