“Erdiraketa” arrotza

Futbolaz ari direla, irratian eta telebistan baino ez ditut entzuten “erdiraketa” eta “erdiratu”, pasea eta pasatu esateko. Urteak dira hitz horiek erabiltzen dituztela, baina ni ez naiz ohitu oraindik.

Alde batetik bestera, “pasatu” egiten gara. Mahaian gaudela, inork ez du esaten “erdiratu iezadak ogia, mesedez”. Eta astelehenetan futbolaz hitz egiten dugunean, “zelako pase ona!” esaten dugu, sekula ere ez “erdiraketa”.

Hiztegi Batuak, bestalde, horrela definitzen du pasatu aditza:

  • pasatu, pasa, pasatzen. 1 da/du ad. ‘igaro’: albotik pasatu da. (albotik pasa da: Heg. Lgart.) 2 da ad. ‘gertatu’

Nondik dator, orduan, hedabideen erabilera arrotz hori?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

7 erantzun “Erdiraketa” arrotza-ri

  1. egilea: Sergio

    Ba, Hiztegi Batuak berak holan definiduten dau erdiraketa, eta bigarren adierie aplikauko da futbolien:

    erdiratu 1,
    erdira/erdiratu, erdiratzen. 1 du ad. g.g.er. ‘erdibitu,
    hautsi’ (batez ere bihotza
    erdiratu
    esapidean erabilia) 2 da/du
    ad. ‘erdian jarri, erdira eraman, bota’: baloia erdiratu zuen.

  2. egilea: Mathiasen kopilotua

    Izan be pase bat eta zentro bat ez dira gauza berdina, ala? Erdiraketaz zentro bat ulertzen dut nik. Xabi Prietok domekan Ansotegiri egindakoa adibidez. Paseak eta zentroak kalitatezkoak badira, askoz hobe…

  3. egilea: Sergio

    Bai, eta hobeto entendiduteko, RAEn holan dakar centrar:

    9. intr. Dep. En el fútbol, lanzar el balón desde
    un lado del terreno hacia la parte central próxima a la portería
    contraria.

    Hau da, erdiraketa danak die pasiek, baiñe pase danak ez die erdiraketak.

  4. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Irudipena dut hor dagoela koska: erreferentzia beti hartzen dela gaztelania. Beste hizkuntza batzuetan ez da bereizten aurrerantz egindako pasea eta area erdirantz jaurtikitakoa. Ingelesez, adibidez, biak dira pass.

  5. egilea: Mathiasen kopilotua

    Eta Hego Amerikan zelan esaten dute? Eta Italian? Alemanian? Polonian? Ipar Korean? Hortxe ikerketarako gaia. Nik behintzat horrela ezagutu dut, zentroak eta paseak bereiztuta, eta bai, izan leike gaztelaniaren erreferentzia eta eraginagatik…, nahiz eta futboleko terminologia inglesa zen.

  6. egilea: iturri

    Eta telebistan behin eta berriro erabiltzen den “aldaratze”a? Zer da zehatz-mehatz?

  7. egilea: Joxe Aranzabal

    NFI (No Fucking Idea). Auskalo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude