Noizko iTxori?

Txiripaz iritsi naiz iBird programara, aplikazio bat iPhone eta iPod Touchen dabilena, eta informazioa ematen duena txorien gainean. Harri eta zur geratu naiz, zeren bideo hau ikusita, garbi dago oso aplikazio konpletoa dela, eskaintzen baitu informazioa, soinuak, mapak, txorien arteko loturak, bilatzaileak… zer ez.

Gustura izango nuke horrelako aplikazio bat nire telefonoan, baina euskaraz eta Euskal Herriko txorien inguruan, iBird Ipar Ameriketako txoriez ari da-eta. Gustura ordainduko nituzke 30 dolar, iBird horren prezioa.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

5 erantzun Noizko iTxori?-ri

  1. egilea: RamON Guinea

    Itxori agertu bitartean, Ibird-ekin konformatu behar, baina zoritzarrez nire iPhone berria uretara erori eta mutu geratu da. Gauza asko egiteko gauza badira ere, igerian ez omen zioten irakatsi Txinako bere jaioterrian.

     

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Lastima! Hurrengoa anfibioa erosi behar 😉 iBird, bestalde, oso txukuna da, baina Ipar Ameriketako txoriez ari da.

  3. egilea: ptx

    Hobe txorien gaineko edozer egiten duzula ere, garapen librearekin pentsatzea….
    Inork txorien gainean informazioa gura izan ezkero, zergaitik dago behartua 30 euro ordaintzera?
    Informazioak, gero eta gehiago librea behar du izan.. eskuragarri, guztiontzat.
    iPhone eta iMunduari, telefono libreak eta mundu librea gailenduko zaizkio… dudarik gabe. Android aplikazioetan… eskuragarri dago mundu eder bat… eta modu librean.
    Aldea dago, eta hasi beharko dugu euskaldunok ditugun aukeren artean, aukera libreak bultzatzen. Diot nik.

  4. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Nik HTC bat daukat, Android sistemarekin, eta gustura jasoko nuke horrelako programa bat, nahiz eta ordaindu berorrengatik, liburuak ordaintzen ditudan bezala.

  5. egilea: Battitte

    Euskalherriko txorien izen eta argazkien mugikorrako aplikazioa nahi nuke

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude