Beste blog bat sortu dut, Klariona, eta bertan azalduko dut zelan doan Proiektua 2.0 irakasgaia bigarren lauhileko honetan, Ikus-entzunezko Komunikazioko 1. mailako ikasleekin.
Aurreko urteetan ez bezala, aurten WordPress erabiliko dugu bloga egiteko, horrela erabaki genuen-eta fakultatean. Hori dela-eta, erabaki dut nik ere blog bat sortzea plataforma horretan, bertan daukadan bigarrena, bi helbururekin:
- Behartu nire burua WordPress erabiltzera, egunean egon nadin ikasleei irakasteko orduan.
- Gogoeta egin ikastaroaren gainean, konturatu bainaiz ikasleek egunero irakasten dizutela zerbait.
Izena ere horregatik aukeratu dut, Klariona, gauza asko iradoki ditzakeelako: irakaskuntza, ikasgela, arbela…