Atzo iluntzean izan zen, 23:45ak inguruan: hegoak zoroen pare astindu, eta zerraldo jausi zen kaiola barruan. Lara gure kanarioa zen, eta lau bat urte zeramatzan gurekin. Elorrioko Ferixa Nagusietan erosi genuen, eta harrezkero gurekin izan dugu, txoko hau alaitzen.
Telefonotik Twitter-era bidali nuen lehen argazkia berari atera nion, goiko hori bera. Orain bi aste, gainera, post bat eskaini nion Faroan. Faltan sentituko ditugu haren txorrotxioak.
Lara txiria eta Gazetako Beltxi katua. Biak batera joan dira.
Hau bai kasualitatea.
Bai, esan liteke ados jarri direla agur esateko.